XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1924tik 1986ra bitarteko lanaren emaitza
Nafar gaiteroak disko berria kalean.

Nafar gaiteroak diskoa argitaratu du Elkar argitaletxeak 1924tik 1986ra bitartean egin den lanaren emaitza jasoz.

30 gaiterok hartzen dute parte: Baigorri, Otxgi, Lizarra, Iruñea, Artaxona eta Tuterako taldeek alegia.

Diskoa kaleratzeko laguntza ere herri hoietako udaletxeek eta Nafarroako Gobernuak eman dute, behingoz bederen tarteko mugaz ahazturik.

Disko hau San Ferminetarako argitaratzea zen Elkarren nahia, baina ezinezkoa gertatu zitzaion.

Dena den, uda giroan, buruhauste haundiegirik gabe entzuteko egokia da eta zalantzak dituenak egin dezala aproba aholkatzen du argitaletxeak, diskoa komunikabide eta dendetara zabaldu aurretik.

Diskoaren barruan 1924tik 1986ra egin diren lanen berri ematen duten orri batzuk datoz.

Nortsuk egindako piezak diren, zer txapelketa jokatu izan diren, gaitari nola eutsi zaion eta abar kontatzen zaigu.

Diskoaren lehen aldean, Arnoa edan da diana, polka, valsa, jota, fandango eta arin-arin doinuak entzuten dira.

Bigarrenean, berriz, pasakalleak, porrusalda, polka, pasodobleak eta abar.

Bertan jasotzen den musika ezagutu eta dasta dezazuela opa digu Elkar argitaletxeak.

M.A.